Irailaren 9ra gibelatu dute Marieniako defendatzaileen aurkako auzia
Marieniako aferari loturik, atzo Baionan epaitzekoak ziren hiru militanteei sostengua adie- razteko mobilizazioa egin zuten ehun bat lagunek, auzitegiaren aitzinean. Cadek, ELBk, Lurzaindiak, Nahi Dugun Herriak eta Ostia sareak deituta, “Denak gara lur elikatzailearen defendatzaileak” lelopean egin zen ekimena.
Auzitegiak, ordea, hiru lur defendatzaileen kontrako auzia gibelatu zuen, heldu den irailaren 9ra, hain zuzen.
Hiru herritarrak iazko urriaren 2an atzeman zituzten jendarmeek. Horietatik bi lagun, Filipe Laskarai eta Benjamin Charron, beren etxeetan atzemanak izan ziren. Atxiloketa horiek salatzeko Uztaritzen eginiko mobilizazioan lehenaren semea, Patxi, atxilotu zuten. Hiru herritarrak aske utzi zituzten iluntzean, baina kargupean.

Sujets du jour
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Sujets du jour
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Sujets du jour
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Sujets du jour
De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Sujets du jour