Jon URBE FOKU
BEGIRADA

Ertzaintzaren indarkeria zigorgabea

Herritar ugarik Xuhar bizilagun gazteari elkartasuna adierazi zioten atzo, Villabonan egindako elkarretaratzean. Urtea bete berri da iaz, otsailaren 11tik 12rako gauean, festa giroan zegoela, ertzain batek jaurtitako foam pilota batek begi batean jota horren ikusmena galdu zuenetik. Gogoratu behar da iaz ere Ertzaintzaren esku-hartze bortitz batean Eneko Valdes astigartarra hil zela, eta futbol partida baten testuinguruan, Amaia Zabarteri, kolpeka, burezurrean bi haustura eta burmuinean odoljarioa eragin zizkiotela.