Andoni CANELLADA FOKU
BEGIRADA

Martxan, minbizia duten haurrei indar emateko

Urtero bezala, Haur Minbizidunaren Nazioarteko Egunaren bueltan Aspanogi elkarteak hainbat ekintza egin ditu asteburu honetan ere. Besteak beste, atzo sei kilometroko ipar martxa koloretsua egin zuten Donostian, Saguesetik Haizearen Orraziraino: «Zoritxarrez minbizi kasu gero eta gehiago dago, eta zorionez bai tratamenduetan bai diagnosietan ikerketa aurrera doa, eta biziraupen aldetik datuak hobetzen ari dira», adierazi zuten. Are gehiago hobetzeko, ikerketaren beharra nabarmendu zuten.