Biziraupen istorio harrigarri eta hunkigarria

Maiatzaren 1ean bi urte beteko dira Cessna 206 hegazkinak, Kolonbiako hegoaldeko Amazonia gainean hegan zihoala, istripua izan zuenetik; zazpi bidaiari zeramatzan. Hegazkina topatu zutenean, astebete geroago, hiru helduak hilda aurkitu zituzten, horien artean ama, baina lau haurren arrastorik ez zegoen. Hamaika hilabeteko Cristin Neriman Ranoque Mucutuy, 4 urteko Tien Noriel Ranoque Mucutuy, 9 urteko Soleiny Mucutuy eta 13 urteko Lesly Mucutuy ziren desagertuta zeuden haurrak -uitoto etniakoak-; 40 eguneko bilaketaren ostean laurak bizirik topatu zituzten.
‘‘Los niños perdidos” dokumentalak haur horien erreskate harrigarria azaltzen du; bilaketa lan horietan militarrak eta indigenak elkarlanean aritu ziren.
Boluntario indigenek eta militarrek bilaketa lanetan izan zuten hasierako elkarrekiko mesfidantza azaleratzen du lanak. Biziraupen istorio bat kontatzeaz gain, giza erresilientziari buruzko hausnarketa sakona egin eta antzinako ezagutzaren garrantzia ere aldarrikatzen du, baita krisi-garaietan kultura desberdinen artean lankidetzan aritzeko beharra ere.
Orlando von Einsiedelen zuzendaritza lana oso inmersiboa da eta bete-betean barneratuko du ikuslea Amazoniako oihanaren handitasunean eta arriskuetan: bilaketaren benetako irudiak ageri dira eta kronologikoki azaltzen da guztia. Galduta egon ziren 40 egunetan haurrek egin zuten bidea erakusten du, baita egunero iritzi publikoari haurren kokalekuari buruzko nobedadeak aurkezten zizkioten erreskate-taldekoek egindako lana ere. Tartean elkarrizketak, zenbait ekintzaren birsortzeak, naturako irudiak eta artxibo irudi batzuk ere azaltzen dira.
Biziraupen istorio harrigarri eta hunkigarria da.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
