Kontuz tximinoarekin!
Longles” film arrakastatsuaren ostean, bueltan da Osgood Perkins zinemagile estatubatuarra. Beldurrezko film odoltsu hau Stephen King idazlearen izen bereko eleberrian oinarritzen da, eta Perkinsek berak egokitu du eleberria gidoira. Gainera, James Wan beldurrezko izenburu entzutetsuen zuzendariak -‘‘Insidious” eta “Expediente Warren”, besteak beste- ekoitzi du filma.
Premisa honakoa da: Hal eta Bill bikiek aitaren jostailuzko tximu zaharra topatuko dute atikoan. Aurkikuntza horretatik aurrera heriotza misteriotsu eta odoltsuak gertatzen hasiko dira haren inguruan.
Bi bikien papera egiten duen aktore protagonista Theo James da; “Divergente” sagan eta “The White Lotus” telesailean egindako lanagatik da ezaguna, eta, harekin batera, aurkezpenik behar ez duen aktore Elijah Wood-ek ere parte hartzen du.
Zuzendariaren izen-abizenak irakurri ostean, beharbada Anthony Perkins aktoreaz oroitu zarete ezta? Bada, ez zaudete oker; izan ere, “Psicosis” filmeko protagonista ospetsuaren semea da. Ezaguna da beldurrezko zineman egindako lanengatik.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
