Arina (II)
Baina Kanten aipu batek abiarazten duen Anjel Lertxundiren “Zorion perfektua” nobelak azaltzen duen bezala, zorion perfektua -zeinaren lorpenak besteen ezbeharren aurrean begiak ixtera bultzatzen gaituen- gizatasunaren beraren ukapena da.
Mendebaldeko gizarteetan zabaldu den nahitaez zoriontsu izateko beharra galdekatzen du Sara Ahmedek, ontzat jotzen den bizimoduan parte hartuta gu geu zoriontsu izango garen eta besteak zoriontsu egingo ditugun ustea. Behar horrek, ordea, hautu jakin batzuk egitera eramaten gaitu ondorioetan pentsatu gabe, betiere zoriontasunaren izenean. Norberaren zoriontasuna helburu, besteen zapalkuntza eta zoriontasun eza bidezkoa da. Ildo horretan, zoriontasun eredu hau urratzen duten banakoak interesatzen zaizkio Ahmedi: jai-izorrantea, zoriontsu ez den queer-a, haserre dagoen emakume beltza eta etorkin malenkoniatsua.
Mohamed el-Kurdek (“Perfect Victims”, Biktima perfektuak, 2025) beste izen bat gaineratzen dio Ahmeden zerrendari: palestinarra. Palestinarren aurkako indarkeria biziagotu arren Mendebaldeak haien gizatasuna onartzen ez duelako, estatu okupatzailearen eta hari zuzenean zein zeharka babes ematen dioten horien desiren kontra, palestinarrek desagertzeari uko egiten diote. Nola ikusten ditugun palestinarrak, batak bestea nola ikusten dugun esaten digu El-Kurdek.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
