Eztanda egiteko zorian dagoen emakumea
Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zen film hau Mike Leigh britainiar zinemagile beteranoaren proposamen berria da. Londresko aldirietan bizi den langile klaseko familia beltz bateko amak amorruz ikusten du mundua. Eztanda egiteko zorian dagoen emakume honen, Pansy-ren (Marianne Jean-Baptiste), istorioa kontatzen du filmak. Bere izaera bortitz, urduri eta gordinean babesten da eta min fisiko eta mentalez beteta dagoen emakume honek harreman guztiak haserrearen eta konfrontazioaren bidez gauzatzen ditu. Marianne Jean-Baptiste protagonistak maisuki islatzen ditu herra eta etsipena.
Mike Leigh zinema sozial errealistaren ikur nagusietako bat da, eta bere lanak giza harremanak, eguneroko bizitza eta klase sozialen arteko tentsioak modu sinesgarri eta hunkigarrian aztertzeagatik dira ezagunak. Bere lanek eragin handia izan dute giza drama errealista lantzen duten beste zinemagile askorengan.
1996an, Leigh-ek “Secrets and Lies” filmarekin Canneseko Urrezko Palma irabazi zuen eta Oscar sarietan bost izendapen lortu zituen. Orduan ezagutu zuten Donostiako Zinemaldiko ikusleek Leigh, eta, jakina, Marianne Jean-Baptiste, bera baitzen orduan ere protagonista nagusietako bat.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
