«Tartarus» eta lege zaharrak!
Kontuak kontu, agerraldiak agerraldi, harrobiak izan ditut astean aztergai. Ez nago futbolaz, demontre! Nahikoa da futbola edozertarako unitate-sistema erabili nahi izatea, demonio! Bolumenak neurtzeko unitatea, baita azalerak ere, hara! Sanmamesetan! Ez, harrizko harrobiak aztergai izan! Eta kolpea gero! Zentzuzko logikak arroken izateko eskubidearen alde egin beharko balu ere, eta ondorioz hobi horien jarduera mugatu beharko ere, errealitateak kontrakoa erakusten du, gero eta harrobi gehiago direla. Zergatik? Agintari gero eta gehiagok buruan daukaten harrikada elikatzeko! Intifadak iraunarazteko balitz sikiera!
Total, arroken alde nago ni, eta harrien erabilera batzuen kontra. Eta honetan nagoela, Tartarus etorri zait burura, Platon haren idatzizkoren batean aspaldian irakurria, bera. Next Generation funtsik ez zeukaten garai hartan lurpea hutsez betea zela sinisten zuen askok, halako zulo handia baino ez, Tartarus, azpimundua bera. Eta han-hemen hamaika gerra pasatuta, tartean santuak ere bai, eta oraingo orainaldian garela, horra Tartarus agintari askoren harrikadaren ardatz! Erliebea hutsaren azala dela! Harrapa ezak/n! Irak/n!
Suitzan bezalako erliebe-herrialde batean Arizonan bezalako azpiegiturak egin nahi! Kosta ahala kosta, barnealdean ere bai! Aralar dagoela hor, eta zer? Tunela egin eta kito! Sarrera eta irteera baino ez da egin behar, beste guztia berez da hutsa, zuloa! Gora Tartarus eta lege zaharrak! Are gehiago den-dena hutsa ez balitz ere, e! e! Agian lur arraroekin egingo dute topo! Eta orduan topa egin! Sarrera eta irteera ordaintzeko beste! Erliebean azalak lurpea ezkutatzen du. Batzuen buruan, ostera, azalak hutsa agerian utzi! Hutsa? Ez! Belarriak lotzeko plastikozko sokak zeharkatzen du hutsa! Ama, ama!

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
