Pentsiodunak Hego Euskal Herriko hirietan mobilizatuko dira apirilean
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) manifestazioetara deitu du Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean heldu den apirilaren 5erako, «langile eta pentsiodun guztiei bizi baldintza duinak izatea bermatuko dieten soldata eta pentsio nahikoak» eskatzeko.
Ohar batean adierazi duenez, ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, Steilas, Etxalde, Hiru eta CCOO eta UGT sindikatuekin izandako harremanen ondoren «aurrerapauso bat» eman dute, eta pertsona, langile eta pentsiodun guztiei dei egin die egun horretan kalera irten eta mobilizazio horietan parte har dezaten. Sindikatuek ere bere egin dute deialdi hau.
«Pertsona guztiak dira ezinbestekoak eta ongi etorriak izango dira; denon esku dago aberastasunaren bidezko banaketan oinarritutako gizartea eraikitzea», nabarmendu du. Horregatik, manifestazio «irekiak, pluralak, blokerik eta identifikazio korporatiborik gabekoak» izango dira.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren ustez, «onartezina da finantza eta energia enpresa handiek etekinen errekorrak ezartzen dituzten bitartean, langile eta pentsiodun gero eta gehiagok gizarte bazterkeriara eta pobreziara eramaten dituen soldata eta pentsio sarrerak izatea».
«Guretzat soldatak eta pentsioak txanpon beraren aurpegiak dira, eta banaezinak», diote.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
