Lurraren defentsan larunbatean Gasteizen deitutako manifestaziora 140 eragile baino gehiago batu dira

Euskal Herri osoko 140 eragile baino gehiagoren atxikimendua izango du larunbatean lurraren defentsan Gasteizen deitutako manifestazio nazionalak. Makroproiektuen aurkako plataformen Euskal Herria Bizirik elkarguneak anto- latu du eta Euskal Herria salgai ez dagoela adieraziko du.
Atzo Gasteizen egindako agerraldian, mobilizazioaren helburua «indarrak batzea» eta aldarrikapenak «lau haizeetara zabaltzea» izango dela gogorarazi zuten eragile desberdinek. Manifestazioaren leloa, hain zuzen, ‘‘Euskal Herria ez dago salgai’’ izango da.
Babestuko dutenen artean, AHTaren aurkako plataformak, administrazio batzarrak, talde ekologistak, gerraren aurkako elkarteak, kultur elkarteak, talde feministak, auzo elkarteak eta LAB, ESK eta Steilas sindikatuak daude, kasurako.
Atxikimenduei dagokienez, «gaur egungo errealitatearen urgentzia zein den islatzen» duela azaldu zuten. «140tik gora atxikimendu jasotzeaz gain, Euskal Herri osoko eragileak gaude bertan, eta honek lurraren defentsaren beharra eta auziarekiko dagoen konpromisoa agerian uzten ditu», ohartarazi zuten.
«Zalantzaz beteriko garaiotan, gerrarako prestaketarekin eta jendartearen gehiengoaren bizi baldintzen okertzearekin batera, lurraren suntsiketan jauzi kualitatibo bat egin nahi dute», gaitzetsi zuten. «Nekazaritza alor zabalak industrializatzeari», «haizearen aitzakiaz mendi gainak hormigoiz janzteari» eta «sostengatzen gaituen lurra gutxi batzuen interes politiko eta korporatiboen izenean suntsitzeari» ezetz esango diote.
Arabako hiriburuko kaleetan aldarrikatuko dutena aurreratu dute. Enpresari handiak seinalatu nahi dituzte, instituzioen papera salatuko dute -baita Lakuaren LPS berria ere-, gaur egungo eredu ekonomikoa gainditzea eskatuko dute eta, azkenik, «lurraren defentsaren harira gertatzen ari den kriminalizazioa» salatuko dute, Aroztegiari lotutako kasua, adibidez.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
