IRUÑA-VELEIA AUZIA «BEHIN BETIKO» ARGITZEAREN ALDE

‘‘Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu’’ lemapean eta izen bereko plataformak deituta, Gasteizko kaleak zeharkatu zituzten atzo aztarnategian egiten ari diren «sarraskia» salatzeko eta auzia «behin betiko argitzeko» eskatzeko. Batez ere, hondeamakinak «hainbat aldiz» sartu izana gaitzetsi zuten, aztarnategiaren «hondoko harria jo arte», eta beste behin Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak diren ala ez argitzeko proba gehiago egin daitezela eskatu zuten. «Aski litzateke laborategi espezializatuetara piezen lagin bat bidaltzea. Arabako Foru Aldundiak behin eta berriz uko egin dio Lurmenek eta argitzearen aldeko taldeek egindako eskariari. Zerbaitegatik izango da», adierazi zuten.

Sujets du jour
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Euskal Herria
El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Sujets du jour
Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

Sujets du jour
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Sujets du jour