Kideak jazartzea leporatu diote Lekeitioko Musika Bandako zuzendariari
Egunotan polemika sortu da Lekeitioko Musika Bandaren inguruan. Udalak zuzendariaren kontratazioa bere gain hartzen ez jarraitzea erabaki du, ez daukalako langile publiko izateko beharrezko titulaziorik eta jazarpen-salaketa ugari jaso dituztelako haren aurka. Horren aurrean, bandak zuzendariaren jarduna etetea erabaki du, ohar bat plazaratuta. Halere, bandako kide guztiak ez datoz idatziarekin bat, haren «zuzenketa» zabaldu baitute.
Udalak adierazi du 2006tik Lekeitioko Musika Banda elkarte bat denez ez dagoela Udalaren menpe. Hala ere, orain arte zuzendariaren soldata Udalak ordaindu du, kontratatuta baitzeukaten «musika aholkulari» gisa.
Gainera, Udalari zuzendariaren aurkako salaketak heldu zaizkio. Haren jarrera herrian jakina bazen ere, lehen salaketa publikoa ezagutarazi zenean, emakume talde batek e-maila sortu zuen, biktimen testigantzak Udalari helarazteko.
Gero, Udalak kaltetuak.lekeitiokoudala@gmail.com helbidea jarri zuen martxan eta salaketa ugari jaso dituzte, anonimoak ez direnak. Musikariak jazartzea eta tratu txarrak ematea leporatzen diote zuzendariari.

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump
