Martiri
Kaveh Akbarren “Martyr!” (Martiri, 2024) nobelan drogarik probatu gabe hilabete batzuk daramatzan Cyrus Shamsek bere aurrezki guztiak erabiltzen ditu Fort Waynetik New Yorkera hegazkinez joateko, Orkideh izeneko artistarekin hitz egin ahal izateko. Minbizi terminala du Orkidehk eta bizitzeko geratzen zaizkion azken egunak Brooklyngo museoko galeria batean igarotzekoa da, nahi duen edonorekin hitz egiteko prest. Bere bizitzari zentzua emango liokeen heriotza baten ideiak liluratuta dauka Cyrus eta, horren harira, martiriei buruzko liburu bat idaztekoa da. Gai erabat irandarra dela diotso Orkidehk elkar ezagutzen duten lehen aldian, zertaz ari den ondo dakienaren ziurtasunarekin.
Izan ere, Iranen jaio ziren biak. Heldu gaztea zela joan zen artista AEBra; Cyrus haurra zenetik bizi da bertan. Orkideh bere liburuan aztertuko dituen martirien antzekoa dela uste du Cyrusek. Artistak ez du uste bere kondizioa apartekoa denik. Ez da minbiziz hilko den lehen pertsona, ezta, tamalez, azkena ere. Galeria batean goizez eta arratsaldez ezezagunekin hitz egiteko aukera izatea, berriz, bere lanaren parte da. Ulertzen du, hala ere, nondik datorren Cyrusen ezinegona, hots, munduaren parte ez dela sentitzearen ezinegona, bera bezalakoenganako (musulmana, azal ilunekoa) herrak inguratuta bizitzeak eragindakoa.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
