Artistak
Agur, burkide maiteak; hamaika arrazoi bururatzen zaizkit gaurko egunarekin musikariok, eta beste klase, arraza, ez generotako kulturgileok pankarta hartu eta kalera ateratzeko. Arrazoiak sobera ditugu eztarriak protesta tonura egokitu eta oihukatzeko, galbanaren amarruei iskin egin eta gorputzak kexatzen jartzeko. Arrazoi adina modu daude, ogibide gisara artea hautatu dutenen egoera, gehienetan penagarria, kulturgintzaren eraikinaren sototik atari ondoko erakusleihora ekartzeko. Baina aurten ere ez dut egingo. Eta ez da dena nire klase-kontzientzia eskasaren, desmotibazio hedonistaren edota alferkeria burgesaren errua. Nik ez dut nire burua arte-langile gisara ikusi sekula, ni beste nonbait naizelako langile (eta hor ere kosta nire burua hola irudikatzea). Baina saiatuko banintz ere, nork aitortuko estatus hori? Nork esleituko grazia hori? Lanartean elkartea kenduta; han besoak zabalik jasotzen gaituzte (Grouchok zioen bezala: Neu ez nintzateke sekula izango ni bezalakoak onartzen dituen elkarte bateko kide). Urtero, gaurko egunarekin, mundu osoko manifetan, pankartak imajinatzen ditut kultur sortzaileen lan baldintzak aipatzen. Ez al litzateke ederra... Auzoko tabernan sartzen naizenean «hor dator artista» diote, baina artista hitzaren zentzurik peioratiboenean.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
