Pertsonaiak, ikusgarritasunaren gainetik

Marvel unibertsoan etapa berri bat markatu dezakeen filma da “Thunderbolts*”. Hasteko, oraingo honetan, ez dagoelako heroirik: ezohiko antiheroi talde bat kokatzen da tramaren erdigunean. Gainera, moraltasunaren mugak aztertzen ditu: heroien eta gaizkileen arteko lerroa lausotu egiten da, eta pertsonaia bakoitzaren barne borrokak azpimarratzen dira. Marvelen ohiko komedia dosiak topatu daitezkeen arren, istorioa tonu ilunago eta beltzago batean garatzen da.
Eszena ikusgarriak daude filmean, baina pertsonaiak eta haien gatazkak lehenesten dira une oro. Aktore taldeak konexio ikaragarria transmititzen du, eta pertsonaien garapena filmaren alderdi esanguratsuenetakoa dela uste dut; Florence Pugh nabarmentzen da guztien gainetik, aktore itzela dela frogatzen du berriz ere.
Tonuari dagokionez, “Guardians of the Galaxy’’ edota “Deadpool” filmak duten izaera umoretsu eta ganberro horretatik gertu kokatzeko asmoa antzeman daitekeen arren, “Thunderbolts*” erdibidean gertatzen da. Frankiziak bere ikus-entzunezko askotan erabiltzen jarraitzen duen formularekin lotura handiegia du. Istorioa oso entretenigarria bada ere, erritmoa ahuldu egiten da behin baino gehiagotan, eta pertsonaia batzuk duten indarra alferrik galtzen da zenbait unetan.
Ez da espero zen bezain berritzailea, inondik inora ere, baina zalantzarik ez dago Marvelen aldetik norabide helduago eta gogoetatsuago baten alde emandako pausotzat hartu litekeela; ikusgarritasunaren gainetik, pertsonaien garapena lehenesten duen esperientzia zinematografiko oso gomendagarria da.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
