GARA
BUKAREST

Lehen ministroaren kargu uzteak eskuin muturraren aukera indartu du Errumanian

Errumania noraezean da, ultraeskuinak presidentzialen lehen itzulia irabazi eta Marcel Ciolacu lehen ministro sozialdemokratak bere kargua utzi ondoren. Catalin Predoiu Barne ministroak ordezkatu du.

George Simion hautagai ultrarentzat dimisioa espero gabeko oparia da. Izan ere, maiatzaren 18ko bigarren itzulia irabaziko balu, ezuste handirik ezean gertatuko den moduan, aukera izango luke SPD alderdi sozialdemokrataren barruan dagoen sektore atzerakoian lehen ministro berria hautatzeko.

Horrela balitz, Simion presidente berriak SPD eta bere alderdi ultraren (AUR) arteko koalizioa zuzenduko luke.

Eszenatoki hori ekiditeko, errumaniar gazteak bozkatzera joatea da modu bakarra.