Herrien burujabetza eta bizitza duinak, Mundu Martxako aldarri
Aste honetan zehar ekintza ugari izango dira Euskal Herriko hainbat herritan, Emakumeen* Mundu Martxaren aldarrikapenak ikusarazteko. Hilaren 10ean, ekintza nagusia Bardean hasi eta Donostian manifestazio nazional batekin amaituko da.

Aste honetan zehar, Euskal Herriko hainbat txokotan ekintzak egingo dituzte Emakumeen Mundu Martxa dela eta, eta «herrien burujabetzak eta bizitza duinak» jarriko dituzte erdigunean. Mugimendu feministak, eragile sozio-sindikalekin batera, hilabeteak daramatza dena prestatzen.
«Lurraren defentsan, mundu eta bizitza bizigarriak erdigunean jarri nahi ditugu klima larrialdi bete-betean aurkitzen garen honetan, non baliabide naturalen ustiaketa, biodibertsitatearen galera masiboa, lurren esplotazioa eta abar oso abiadura azkarrean gauzatzen ari diren», eman zuten aditzera, eta gaineratu, planetaren ustiatzea eta xahutzea oinarri duen gizarte ereduaren ondorio dela.
Horregatik, Emakumeon* Mundu Martxatik jendarte eredu horretara bideratzen dituzten eta arduradun diren erakunde ekonomiko zein finantzarioak interpelatuko dituztela aurreratu dute, «hauek salatu eta bizi-eredu jasangarriago baterantz joan nahi dugula argi uzteko».
Gogorarazi dute aipaturiko ustiaketa hori ipar globalak hego globalarekin egiten duena dela, eta egun hegoaldeko herrialdeak kolonizatzen jarraitzeko mekanismoa dela. «Ezin dugu beste aldera begiratu», aldarrikatu dute, eta bizi garen tokitik bertatik ere ardura hartzea dagokigula azpimarratu zuten.
MANIFESTAZIOA DONOSTIAN
«Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde antolatuko gara; feminismotik eragiten jarraituko dugu. Eta Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxatik aste honetan zehar herrietan burutzen ari diren ekimenetara batzera animatzen zaituztegu», adierazi zuten. Ekainaren 13tik 15era Marseillan egingo den Europa mailako nazioarteko seigarren ekintzan Euskal Herriko ordezkaritza ere izango da.
Hilaren 10ean, larunbatean, Bardean hasi eta Donostian amaituko den ekintzan parte hartzeko deia egin zuten. Tartean, Aramaio, Gernika eta Irun eta Hendaia arteko zubitik igaroko dira zenbait ekintza eginez. Guztia manifestazio nazional batekin amaituko da, 19.30ean Donostiako Easo plazatik abiatuz.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
