Nostalgia, musika eta «fan service» gehiegi

Telesailari erreferentzia egiten dion “Mariliendre” terminoa gizonezko homosexual zein bisexualen emakumezko lagun mina adierazteko erabiltzen da. Termino hori konnotazio negatibo bati lotuta egon ohi da, ia mespretxuzkoa kasu askotan, baina denboraren poderioz karga negatibo hori galdu eta hitzak leku berri bat aurkitu du. Kontzeptu hori izan da Javi Ferreiroren motorra fikzioa martxan jartzeko; ahotsa eman nahi izan die urteetan iseka ugari jaso dituzten emakume horiei guztiei.
Istorioko «Mariliendre»-a Meri Roman da. Madrilgo gay eszenako diva ohia izandakoaren egunerokoa hankaz gora jarriko da aitaren heriotzaren ondorioz; gertaera horrek iraganeko adiskideekin harremana berpiztera bultzatuko du. Iragana gogoratu eta aurrera begirako bide berri bat zabalduko dute elkarrekin.
Ikusten hasi eta segundo gutxira deigarriena une musikalak gertatzen dira. 2000ko hamarkadako abesti espainol ezagunen entsalada osatu dute sortzaileek, “Caribe Mix”-en tankerako disko zaharkituetako arrakastez osatua: Sonia eta Selena edota Eurovisioneko hainbat hit, adibidez. Bideoklip kutsua duten une ikusgarriak dira eta ezin hobeto gauzatuak daude, baina fan service gehiegi dagoela iruditzen zait: jariatzen duen nostalgia etengabearen lurrinak eragin handiegia du ikuslearengan; apur bat manipulatzailea da.
Hala ere, gomendatzen dudan proposamena da, pertsonaia bizi, estetika landu eta pertsonaiekin dantzan egiten duen kamerari esker, nortasun handiko unibertsoa sortu baitute.
Omenaldiaren eta adiskidetzearen artean mugitzen den eztanda emozional eta bisual liluragarria da.

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump
