24 urteko errefuxiatu bat hil da, itota, Oñatiko Usakoko presan
Burkina Fasoko 24 urteko errefuxiatu bat hil zen atzo Oñatin, Usakoko presan itota, Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez.
Arratsaldeko laurak pasatuta, lekukoek Sos-Deiak 112ra egindako dei batek gazte bat desagertu zela ohartarazi zuen. Gazte horrek bere burua uretara bota zuen lehentxeago, beste batekin batera, eta, dirudienez, ez zen uretatik atera eta ez zuten aurkitzen.
Larrialdietako hainbat zerbitzu bertaratu ziren, besteak beste, Gipuzkoako suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako atala. Lakuako Gobernuko Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek mobilizatu zituen, eta uretan sartu ziren, eremu sakon batean. 17.30 aldera, bi orduren ondoren, bainulariaren gorpua aurkitu zuten eta azalera atera zuten.
Bertaratutako larrialdietako osasun-langileak gaztea suspertzen saiatu ziren arren, azkenean, haren heriotza baieztatu zuten, eta, ondoren, segizio judiziala aktibatu zuten. 21.00ak inguruan eman zuen epaileak gorpua altxatzeko agindua.
Usakoko presa bainu eta aisialdirako gune ezaguna da eskualdean, Oñatitik, oinez, 15 bat minutura dago.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
