Eroskik 494 milioi erosi zizkien euskal merkataritza hornitzaileei
Eroskik 494 milioi euro baino gehiago erosi zizkien 2024an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza hornitzaileei. Taldeak ohar batean adierazi zuenez, tokiko hornitzaileekin lankidetza estua izatearen aldeko apustua egin du, «epe luzerako akordio egonkorrak lortzeko eta eskualdeko nekazaritzako elikagaien eta garapen sozioekonomikoaren alde egiteko».
EAEko tokiko produktuen erosketen hazkunderik handienak barazki eta patatetan izan ziren iaz, zehazki, %6 baino gehiago. Ondoren, behi-aziendaren eta haragi elaborazioen erosketak daude, %8 hazi direnak.
Era berean, gazten erosketak %10 baino gehiago hazi direla azpimarratu zuen. Eta azkenik, kontsumo ohitura berrien aurrean, goraka doazen kategoria batzuk nabarmentzen dira, hala nola esne freskoa (%12) edo sukaldaritzako soluzioak (%14).
Asun Bastida Eroskiko Tokiko Produktuen zuzendari komertzialak esan zuenez, «hurbileko produktuen eta sasoiko produktu freskoen eskaintza zabala gure dendetako bereizgarri nagusietako bat bihurtu da gaur egun, eskualde kanpainan».
Eroskik gogorarazi zuen lankidetza hitzarmen bat duela Lakuako Gobernuarekin, «nekazaritzako elikagaien tokiko industria indartzeko eta garatzeko». Bi alderdiek 2022ko maiatzean sinatutako bigarren hitzarmena da.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
