Animaziotik errealitatera (beste behin)
Irudi errealeko bertsioen edo live action-aren modak ez du etenik. Berriki “Mufasa” eta “Snow White” (“Blancanieves”) estreinatu ostean, orain "Lilo & Stitch"-en txanda iritsi da. 2022. urtean egin zen "Lilo & Stitch" filmaren irudi errealeko remake-a da. Kolorez eta erritmoz betetako Hawaiiko uharte batean girotuta dago. Gurasoak galdu ondoren, Lilo neskatoa munduan bere lekua aurkitu nahian dabil. Ahizpa zaharrenarekin batera hazi da, eta bere bizitza erabat aldatuko da “txakur” berezi bat dirudiena adoptatzen duenean. Berak jakin gabe, Stitch ekarri du etxera; kanpoko espaziotik dator eta genetikoki eraldatutako esperimentua da. Stitch kaosa eragiteko sortu badute ere, Lilorekin duen elkarbizitzari esker, emozio berri eta nahasgarriei aurre egin beharko die.
POLEMIKA
Sydney Agudong eta Kahiau Machado aktoreen hautaketak polemika iturri izan ziren, sare sozialetan iragarri eta gutxira. Disney eta pelikularen banaketa taldearen aurkako kolorismo eta zurikeria salaketak agertu ziren, bi aktoreek euren pertsonaien jatorrizko animatuek baino azal tonu argiagoak dituztela argudiatuz.
Mickey Saguaren enpresari «protagonistak zuritu» nahi izatea egotzi diote, Agudong Hawaiin jaio baitzen, baina ez da indigena.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
