Dolua eta borroka, etxegabetzearen aurrean
Iritsi da Hego Euskal Herriko aretoetara “Los Tortuga”, pasatu den Malagako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia eta Zuzendaritza eta Gidoi onenaren sariak irabazi zituen filma. Gainera, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zen.
Anabel (18 urte) ama txiletar etorkinarekin bizi da Bartzelonan. Gogor ikasi eta lan egin arren, haien bizitzak erabat aldatuko dira alokairuan bizi diren etxea hustu behar dutela adierazi dietenean. Betidanik bizi izan diren alokairuko pisuko higiezinen agentziak jakinaraziko die etxea behin betiko utzi beharko dutela, eraikina putre funts batek erosi baitu.
Julian hil berritan, Delia emazteak eta Anabel alabak bizitza berri bati aurre egin beharko diete. Doluaren prozesu mingarri baina beharrezko horri elkarrekin eusteko eta zeharkatzeko modua aurkitu beharko dute. Etxegabetze mehatxu horrek, ordea, kolokan jarriko du familiaren ekonomia hauskorra, eta euren arteko zaintzak bigarren maila batera zokoratu beharko dituzte.
Doluari, galerari eta azkarregi mugitzen den mundu honetan sentimenduei aurre egiteari buruzko filma da.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
