ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA, Areatzan
Lau egunez, ikasturtean egindako zientzia eta teknologiako 160 proiektu erakutsiko dituzte 640 gaztek Bilboko Areatzan.

Martxan da 2025eko Elhuyar Zientzia Azoka. Atzo eman zioten hasiera, irekiera ofizialarekin. Azokak iraungo duen lau egunetan, ikasturtean zehar egindako 160 Steam proiektu baino gehiago erakutsiko dituzte 12 eta 18 urte bitarteko gazteek. Guztira, 640 ikaslek hartuko dute parte aurtengo azokan. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, espainiar Estatuko eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: Gaztelatik, Herrialde Katalenetatik, Galiziatik eta Italiatik beste bederatzi talde etorri dira. Aurkeztu diren 160 proiektuak Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatu dituzte gazteek; horien artean dira osasuna eta ongizatea, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, hiri eta komunitate jasangarriak, industria, berrikuntza eta azpiegitura eta, azkenik, klimaren aldeko ekintza. Ikertzaileak ere izango dira Areatzan gazteen proiektuak ebaluatzen. Datu guztiak jasota, sari-banaketa larunbatean egingo da, hilaren 31n, 13.00etan. Agintariak eta erakundeetako ordezkariak ere izango dira bertan. Elhuyar Zientzia Azokan, ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute.

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria
