Andoni CANELLADA FOKU
BEGIRADA

Goia: gazte eragileek lokala behar dute

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak (AZGA) eta beste eragile batzuek Guardetxea okupatu zuten maiatzaren hasieran. Udalak salaketa jarri zuen eta AZGAk jakinarazi du eraikina husteko prozedura judiziala martxan dagoela. Atzo gazte talde batek udalbatzarrean protesta egin zuen. Udaltzaingoak bi gazte aretotik indarrez atera, bat atxilotu eta beste bost identifikatu zituen. Ez da zuzena gazte aldarrikapen baten aurrean udal batek horrelako indar erakustaldia egitea. Gatazkei konponbidea emateko sosegua behar da.