Bilgorra
Ekainean sartu garela eta, hilabete honek zer dakarren pentsaketan hasi naiz. Udako solstizioa hirugarren astean, hauxe etorri zait lehenik, eta uda atariko festa herrikoiak gero, batez ere San Antoniori piztutako kandelak gurean. Hala oroitzen dut Ereñotzura joaten ginela etxeko usadio bati jarraipena ematera, hango harginlanezko baselizan argizari txikien metxa nola pizten zen gure begiekin batera urtez urte; oroitzen dut erritual hori, aspaldian egin ez baldin badut ere. Kandelek plastiko gorri bat zutela kanpoan, barneko argizaria, ordea, zuri-zuria zela, eguzkitan lehortzen utzitakoa, garestiena, hori ere oroitzen dut. Gure garaian ez baitira prezioz gehiegi nabarmendu, baina etxean beti kontatu dute aspaldiko garaietan kandela zuriak aberatsen etxeetan baizik ez zirela ikusten; txekor gantzez egindako zihoak bai, horiek jende xumeak izaten zituela, xaboia ere egiten zela gainera harekin, eta sagardo kupelak ixteko edo euritan ibiltzeko zapatentzat ere balio zuela, seboak, bilgorrak. Baina argizariarekin egindako kandela zuriak eta xirioak klase altukoentzat ziren, apaizarentzat ere bai, tira, patrikan diru soinua zuenarentzat. Agian horregatik uzten genuen baselizako diru kutxan kandela bakoitzeko sos pixka bat, eskea ez baita musu truk, eta askok eskerrak emateko egiten zutela, ia mirari bat gertatu zitzaielako gutxien uste zutenean.
Eskean edo eskertzen, ea zertan zabiltzaten.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
