PSNrekin ituna lortuta, euskara normalizatzeko plana egingo du Iruñeko Udalak
Iruñeko Udalak Euskara normalizatzeko plana izango du, horrela adostu baitute Tokiko Gobernu Batzarrak eta PSNren udal taldeak. Plana «elkarbizitzarako tresnatzat» jo zuen atzo Aitziber Campion Euskara eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi bereziak. «Euskarak ez du inor baztertzen, batu egiten du», adierazi zuen.
Akordio honi esker, plana prestatzeko enkargua egingo da, euskararen erabilera bultzatzeko, babesteko eta indartzeko. Euskara hizkuntz minorizatua dela onartzea da abiapuntua. Egoera horren aurrean, Udalak duen ardurari erantzun nahi dela nabarmendu zuen Campionek. Honekin batera, euskarak gizarte kohesiorako tresna izan behar duela esan zuen.
Azaldu zuen Tokiko Gobernu Batzordeak planaren zirriborroari ekarpenak egitea proposatu ziela beste taldeei, baina PSNk bakarrik erantzun du. «Akordioa lortzea ez da zaila izan, aberasgarria baizik. Ekarpen bakoitza eskertzekoa izan da», onartu zuen zinegotziak.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
