Mugak
ChatGPT agertu eta gutxira lagun baten bikotekidea, artista berau, inteligentzia artifizialeko zerbitzuaren bidez bere marrazki eta diseinuen bertsioak egiten hasi zen. Gure inguruan nagusi zen jarreraren kontra egin zuen lagunaren senarrak, inteligentzia artifizialak tresna gisa izan dezakeen baliagarritasuna aztertu eta sustatzeko helburuarekin. Arteak, beste edozein sorkuntza arlok bezala, mugak hautsi behar ditu, aurrera egin nahi badu. Hala dio arauei jarraitzea gogoko ez duen lagunaren bikotekideak.
ChatGPT bezalako inteligentzia artifizialeko zerbitzu eta plataformak ekoiztu eta martxan jartzeko energia kopuru handia behar da. Pentsa, ordenagailu bidezko ohiko lan-jarduera batek baino zortzi aldiz elektrizitate gehiago kontsumitzen dute. Ur kantitate neurrigabeak ere erabiltzen dira IAko eredu sortzaileak entrenatu, erabili eta hobetzen dituzten euskarri fisikoak hozteko. Kutsatu ere dezente kutsatzen dute: ChatGPT-k berak 260.930 kilo karbono dioxido sortzen ditu hilabetean; New York eta Londres arteko 260 hegaldik adina. Eta, jakina, inteligentzia artifizialaren garapenerako behar diren jardun handiko euskarri fisikoen eskaera handitzearekin batera handituko da horien ekoizpen eta garraioak ingurumenean eragingo duen kaltea ere. Hori guztia mugak (eta arauak) haustearen kontura.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
