Erre
Carolinek erran dit naziek 1933an liburuak erretzen zituztela Alemania osoan. Ez nekien. Kultura kontrolatu eta ideologia bakarra ezartzeko ahalegin gisa. Pentsamendu kritikoa ezabatu nahi zuten. Liburu askok nazien erregimenaren aurkako ideiak bultza zitzaketela uste zuten, eta germaniartasunaren kontrakoak zirela. Zentsura forma bat zen, gizarteari filosofiak eta zientziak eragozteko; komunistak, juduak, eta marjinatutako talde askoren sorkuntzak suntsitzeak konformismo intelektualaren garaiera ekarri zuen. Urte batzuk geroago egin zuten sarraskiaren abiapuntua ezarri zuten horrela, eragingo zuten minaren aitzinean gizartea anestesiatzeko modu sotila. Literaturaren suntsipena izan zen hura, kulturarena. Hau dena Carolinen ahotik jakin dut. Eta hor aritu gara Darmstadt herrian uda heltzen den bakoitzean egiten den irakurraldiaz, liburu erreketa haiei kontra egin eta oroitza berezi bat izateko. Idazle ezezagunak, madarikatu bihurtuak edo outsiderrak plazara ekartzen dira han, eta aurten Carolinek Nelly Sachsen idatziak leitu behar zituela erran dit azkenean. Sachs alemaniar poeta eta idazlea izan zen, bere lanetan juduen esperientziak, sufrimenduak eta erbesteratzeak jorratu zituen. Berlinen jaio zen, eta 1940an Suediara ihes egin zuen, nazien jazarpena medio. Bere surrealismo eta sinbolismo elementuekin egoera zailetan maitasuna eta itxaropena transmititzen jardun zuen. 1966an Literatura Nobel Saria irabazi zuen. Hortxe, adibidez, gaur gaueko suei begira leitzeko proposamen xume bat.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
