A. PEREZ MECA EUROPA PRESS
BEGIRADA

PSOEren baitako eskuina ere, desesperatuta

Pedro Sanchezen burua eskatu dute Espainiako Alderdi Sozialistako 30 kargudun ohik adierazpen publiko batean. Sinatzaileen artean Jose Barrionuevo eta Rafael Vera daude, “GAL auziagatik” kondenatutakoak. Kopeta behar da, gero, GALen aferan izan zuten arduragatik kondenatuek Sanchezen Gobernuari kritika egitea. «Zerrenda berrikusi dut eta faltan botatzen ditut Amedo eta Dominguez», txiokatu zuen Oscar Puente Garraio ministroak. Alderdi barruko oposizioa hori bada, Sanchez lasaiago egon daiteke.