Ajea
Eskerrak laburra den, oso, nire udako festen denboraldia. Atzo pixka bat ibili ginen, ezta gehiegi ere, eta gaur goizean, Saharako basamortua eztarritik gora etorri zait esnatzean, buruan lau tona plastilina eta berun nituela, komunerako bidean.
Ados, bide errazetik jota, adinak zuzen eragiten dio gure errekuperazio-gaitasunari, eta ezin miraririk eskatu; ispiluan nire itxura errukarria ikusita ohartu naiz. Baina ez dut uste hori denik dena. Horregatik, pentsatzeko gaitasun murriztuari aparteko ahalegin bat eskatu diot: ea, zer hartu nuen atzo? Zenbat denboran? Eta ez du topatu halako aje estratosferikoa eragiteko modukorik. Beraz, susmatzen hasi beharko beste eragile batzuek ere egin dutela haien esku-hartzea nire bestondo olinpikoan.
Ez dut uste berotze-globalaren eragina denik, ezta birus malapartaturen batena ere. Ez dirudi kutsadurak eragindako ezer denik, ez ninduen azken mendateko txakalaldi gupidagabe batek jipoitu... Balizko azalpenen zerrenda murriztu ahala, hipotesi bakarra iruditu zait onargarria: “musika-sentsibilitatea” dut, hortxe dago gakoa, eta atzo batean eta bestean ibilita entzundako musikaren kalitate eskasa baino ezin da izan gaur halako baldintza penagarrietan utzi nauena. Jasota al dute antzeko gaixotasunen bat Munduko Osasun Erakundearen katalogoan? Eta ez badago halakorik, egingo al dugu proposamena? Edo, agian, SGAEn?

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
