Sergei GAPON AFP
BEGIRADA

Schengen eremuko ia deus ez da geratzen

Donald Tusk buru, Poloniako Gobernuak Alemaniako eta Lituaniako mugetan berriro kontrolak ezartzea erabaki du. Aldi baterako neurria da -hasiera batean, 30 egunerako - eta legez kanpoko immigrazioaren aurka borrokatzeko beharrarekin justifikatu dute, beti bezala. Alemaniako Gobernuak neurria babestu du, baina Lituaniako lehen ministroak, ostera, kritikatu egin du bidaiariei eragingo dizkien eragozpenengatik. Schengen eremua eta mugitzeko askatasuna salbuespen bihurtzeko zorian daude, arau izan beharrean.