Oli SCARFF AFP
KLIK

Jauzi beldurgarria, ikusgarri bilakatua

Bi artisten artean sorturiko irudia da. Lehenbizikoa, David Colturi atleta estatubatuarra, 27 metroko tranpolinetik eginiko jauzian modu benetan akrobatikoan airean mugitu dena. Eszena hori denboran gelditzeko arte handiarekin ibili dena, bestetik, argazkilaria bera, Oli Scarff, kirol argazkilaritzan ezaguna. Hain une exijentean -Igeriketako Munduko Txapelketako final batean- sortzaile aritu da. Colturik, garaiera handiko tranpolin jauzian bide oparoa egin duenak, ez zuen dominarik lortu, baina irudi gogoangarri honekin itzuliko da Singapurretik.