Hamar urteren ondoren, izarren artean amesteko unea

2014ko abenduan entzun zuten athleticzaleek azken aldiz Txapeldunen Ligako ereserkia, baina, berriz ere, Ernesto Valverderen gidaritzapean eta aurreko denboraldi bikainari esker, lehoiek lortu dute aurten Europako zelai onenak bisitatzeko lizentzia.
Ez da erronka makala izango. Are, beste hiru lehiaketa uztartuko ditu Athleticek; guztira, berrogei eta hamar partida baino gehiago.
Motorrak berotzeko, zuri-gorriek denboraldiaurre intentsoa burutu dute; alabaina, partida bakarra irabazi dute, Ponferradinaren aurka. Ohi ez den bezala, uda intentsoa ere bizi izan dute Ibaiganen. Yerayren positiboa, zigor ekonomikoak, Nico Williamsen “sugetzarra”, adierazpen ofizialak, hainbat lesio eta aurpegi berri batzuk izan dira, besteak beste, Bilbon uda honetan izan diren gertaerak.
Lehenengo taldean aldaketa nabariak izango ditu Athleticek datorren denboraldirako: Iñaki Williamsek hartuko du De Marcosen lekukoa kapitain gisa, Padilla izango da Simonen ordezkoa, Djalok Doharako bidea hartu du eta Areso eta Navarro estreinatuko dira zuri-gorriz jantzita.
Hori gutxi balitz, Nicok Bilbon geratzea erabaki du, Bartzelonari, Bayern Munichi edo Premier Leagueko talde indartsuei atea itxiz.
Gainera, harrobiko lehoikumeak ere prest daude Valverderen zuzendaritzapean geratzeko -eta garatzeko-: Rego, Canales, De Luis eta Duñabeitia denboraldiko estreinako deialdian ager daitezke. Haiekin batera, pasa den denboraldian lagata ibilitako jokalari batzuek aukera izan dezakete lehen taldean geratzeko. Esaterako: Izeta, Nico Serrano, Adu Ares, Vencedor edo Egiluz.
Denboraldi berrirako helburuak argi ditu Valverdek. Ligatik elikatzen direla aitortu du “Txingurrik” behin baino gehiagotan, baina ez da erronka erraza izango. Azken bi denboraldietan gertaturikoa ikusi besterik ez dago: laugarren postua lortu ostean, Girona eta Reala ez ziren gero onenen artean mantentzeko gai izan.
Kopan, iazko ezustea saihestea eta ahalik eta urrunen iristea izango dute xede lehoiek. Urtarrilean, berriz, Arabian jokatuko dute Superkopa, baina, ezbairik gabe, Txapeldunen Ligan lehiatzea eta izarren artean amestea da athleticzaleetzat ilusiorik handiena.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
