Aitor KARASATORRE FOKU
BEGIRADA

Laburbilduz…

Normalean, eguzkiari eta beroari eguraldi ona deitzen zaio. Larrialdi klimatikoaren garaiotan, ordea, ontzat jotzen zena ez da aurrerantzean nahitaez berdin baloratuko. Adituek diotenez, uda hau izango da biziko dugun udarik freskoena. Zentzu horretan, muturreko fenomeno klimatikoak geratzeko etorri dira, bero-boladak barne. Aditu izan gabe ere, argazkian ageri den Tafallako emakumeak ederki ulertu du aro honen patua. Hori bai, bertan festetan daude eta festetan dena da eramangarriagoa, baita bero zitala ere.