Boterea, patriarkatua eta morala
Ester Exposito da “El talento” filmeko protagonista. Polo Menarguez zuzendari gaztearen film berria da. Arthur Schnitzler-en nobela labur ospetsuenetako batean oinarrituta dago; Fernando Leon de Aranoak eta Menarguez-ek berak botereari, patriarkatuari, lotuta dagoen eta etikak eta moralak funtsezko zeregina duten istorio hau idatzi dute.
Goi-klaseko luxuzko festa batean, Elsak, talentu handiko biolontxelo-ikasleak, Idoia lagunaren urteurrena ospatuko du. Glamourrez inguratuta, gauak ustekabeko biraketa izango du amaren dei bat jasotzean. Hark egindako eskaerak bidegurutze batean jarriko du Elsa: etorkizuna ziurtatzeko bere burua sakrifikatzeko aukera izango du, baina duintasunaren kontura. Musikaren, pribilegioaren eta moralaren artean, nor den eta noraino iristeko prest dagoen erabaki beharko du Elsak.
Zuzendariak dio: «Gidoia idazten ari ginela, Schnitzlerrekin hitz egin genuen: bere eleberriak jorratzen dituen gai nagusiek ehun urte geroago ere indarrean diraute. Telegramak mugikorreko txatekin trukatzea bezain erraza zirudien. Ikuspuntu indartsu batekin, ia denbora errealean, “El talento” filmak festa bat presio-eltze bihurtuko du».

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

La RDC registra el peor desastre minero del mundo en 60 años

Un vídeo prueba el disparo directo a Iker Arana, que perdió un testículo
