Usue Morik eskuratu du Gladys Saria
Adimen artifiziala jendearen ongizatera bideratzeko eta jakintza zabaltzeko egindako lanarengatik, Usue Morirentzat da Gladys Saria.

Usue Mori Carrascal donostiarrak irabazi du Gladys Sariaren bosgarren edizioa, Puntueus Fundazioak atzo aditzera eman zuenez. Gladys Sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzea du helburu, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. Sari banaketa irailaren 26an izango da, 11.30ean, EHUren Informatika fakultatean, Donostian. Epaimahaiaren arabera, Morik «ibilbide zientifiko sendoa du; baina gaur egungo ‘eliteko’ ikerketa eredutik aldendu eta adimen artifiziala gizartearen onurarako tresna gisa erabiltzea eta haren transferentzia lehenetsi ditu, horretarako, fakultateko beste ikerketa taldeetako kideekin ez ezik, jakintza arlo desberdinetako profesionalekin elkarlana bultzatuz. Haren lanak etorkizunean eragin sozial positiboa izan dezake», nabarmendu du. Ikerketa akademikotik harago joateko «hautu ausarta» egin duela esan du Puntueusek. «Haren xedea ez da soilik argitalpen zientifikoen kopurua handitzea, baizik eta adimen artifiziala gizartearen benetako beharretara egokitzea, eta ezagutza praktikara eramatea».

Otegi se marca un Arzalluz, Esteban le da al eslogan y Pradales cuela trampitas

EH Bildu, con «certidumbre» y «sin ansiedad» hacia una República vasca

Israel trata de reventar la tregua con Irán con una gran masacre en Líbano

«El franquismo y la CIA hicieron del retorno de los niños de la guerra un infierno»
