Spotify
Lehengoan modu erdi publikoan astindu txiki bat jaso nuen Spotify erabili nuelako, eta iritzi propioaren faltan -Spotifyren boikotari buruzko urrutiko zertzeladaren bat baino ez nuen- eta ez nekienez zein zen erantzun politikoki zuzena, berriro ere, ipurdia agerian utzi nuen. Eskerrak gorputz-atal horretako larrua gogortua dudan eta, zorionez, besteen usteei gero eta garrantzi gutxiago ematen diedan... a!.. eta, batez ere, eskerrak ondo ezagutzen dudan nire itzalaren murritza “artisteo” musikalaren munduan.
Jasotako astindutxoak, ordea, zer pentsatua eragin dit (harritzekoa), eta Musikariak Palestinarekin plataformaren edo No Music For Genocide kanpainaren informazioa topatu ahala, ohartu naiz ekimen hauek eragindako zurrunbiloak oso gai interesgarrien inguruko hausnarketak berpiztu dituela. Hala nola musikarien engaiamendua non hasi eta bukatzen den, boikot kulturalen eraginkortasuna, eta basakeriarekiko konplizitatearen mugak definitzeko beharra. Baina konturatu naiz, era berean, streaming plataformen inguruko eztabaida zaharrak ekarri dituela berriz ere lehen lerrora: musika kontsumitzeko modu “berrien” itzalak, mugak eta, batez ere, ondorioak: besteak beste, musikarien “esplotazioa”. Hausnarketa horien behar gorria dugula otu zait, testu hau idatzi eta Spotifyrekin zer egin erabakitzen dudan bitartean.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
