Borrero maiteak
Wikipedian ekarpentxoa egin duela aipatu dit Anak, 1975eko urriaren 5ean milaka emakumek elkarretaratzea egin zutela Urruñako Pausu auzoan, Francoren diktadurari mespretxua adierazteaz gain fusilatzeak salatuz hitza hartzeko. Frantziako kolektibo feministek antolatu zuten protesta, eta “Le quotidien des femmes” aldizkariaren bidez zabaldu omen zuten deialdia. Ez nekien hura gertatu zenik, eta ohartu naiz norbanakoek egindako ekarpenekin zein aberastasun ukaiten duen kolektibitateak entziklopedia askea deitzen den Wikipedian. Banekien, aldiz, urriak 5 zituela Alianza Apostolica Anticomunista talde parapolizialak “Punto y Hora de Euskal Herria” aldizkariaren Iruñeko egoitzan lehergailu bat zartatu zuenean; 1977. urtea zen, eta aldizkari abertzaleak aurretik jasanak zituen Estatuaren aldetik zenbait eraso, amnistiari buruzko editoriala zekarren aldizkaria bahitzea edo urtebete lehenago bere zuzendaria kartzelara bidaltzea «Injurias a las fuerzas armadas» akusaziopean.
Triple A mertzenario batzuk baizik ez ziren, haiei aginduak ematen zizkietenek garbi zuten estrategia: beldurra eta izua zabaldu, adierazpen askatasuna ukatu eta edozein aldaketa aukera eragoztea. Parean, ordea, elkarretaratze masiboak, manifestazio bateratuetan, eta kaltetuentzako elkartasun handia aurkitu zituzten, “Deia” eta “Egin” sortu berriek beraien bulegoak eskaini baitzizkieten “Punto y Hora”koei. Adierazgarria. haien hurrengo zenbakiaren titulua: Queridisimos verdugos: Nos queda la palabra. Eta hitz egiten jarraitzen dugu.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
