Kontatu egidazu belarrira
Apple multinazionalak aurikular berriak atera ditu. Haririk gabeko gailutxo zuri horiek, badakizue. Beste modelo bat. Baina kasu, zergatik marka honetako gailurik inoiz izan ez duen pertsona batek kontatuko lizueke hau hemen? Kontua da aurikular horiek eta biok zerbait dugula komunean: itzultzaileak gara. Kazetari batek probatu ditu, eta honela kontatu du: «AirPods Pro 3k adimen artifiziala erabiltzen du aldibereko itzulpenak egiteko [...]. Nire lagunak hitz egiten zuen bitartean, Appleren laguntzaile birtualak, Sirik, interprete lana egin zuen, espainierazko hitzak berehala belarrietan ingeles bihurtu zizkidan ahots robotizatuarekin». Garaipena justifikatzen du, esanez berak ikusitako adimen artifizialaren adibiderik sendoena dela, teknologia modu erraz eta praktikoan garatzen duena, onuragarri bihurtuz jende askorentzat. Pasatu den astean lankide bat agurtzera joan nintzen lehengo nire bulegora. «Zer moduz hemen? Lan eta lan, seguru!», makulu hitzetara joz. «Ez pentsa, neska, gero eta gutxiago heltzen zaigu hona, jendea moldatzen da itzulpenak bere moduan egiteko. Ez dugu ia-ia eraginik...». Bi albisteek beharbada zerikusi gutxi dute. Edo agian zerbait bai. Nire burmuineko itzultzaileak elkarrekin lotu ditu behintzat.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
