Erlojupeko lasterketa bizia Etxe Zurian

Detroit” bikaina estreinatu eta zortzi urtera, Kathryn Bigelow zinemagilea film berri batekin itzuli da: “A House of Dynamite” (espainieraz “Una casa llena de dinamita”). Thriller politiko honek mehatxu nuklear garaikide bat aztertu du, begirada errealista eta tentsioduna erabiliz. Jatorri ezezaguneko misil bat AEBra bidean doala, erlojupeko lasterketa bati aurre egin beharko dio Etxe Zuriak.
Lehen begiratuan, mehatxu nuklearrei buruzko ohiko zinema yankia iradoki lezake premisak, baina zuzendaria errotik urrundu da klixe aspergarri horietatik. Bere ikuspegiak suspense lehor eta zorrotzaren bidea hartu du: akzioa keinuetan bilduta dago, moralki ezinezkoak diren erabakietan eta tentsioz beteriko elkarrizketetan, non etenaldi eta begirada bakoitzak edozein eztandak adina eragin dezakeen. Zinemagile oso gutxik dute Bigelow-en trebezia tentsioa hain ongi josteko.
Egitura narratiboak ezin hobeto funtzionatzen du. Hiru segmentu ezberdinetan banatuta dago, eta horietako bakoitzak 18 minutuko iraupena du, ikuspegi desberdin batetik aurkeztuta -Etxe Zuria, Alaskan dagoen postu militar bat eta aginte gune estrategiko bat-.
Ikuspegi horiek aukera ematen dute krisialdia modu diferentetatik esperimentatzeko, murgiltze sakona ahalbidetuz eta suspensea etengabe handituz. Muntaketa azkarrak eta plano itxien erabilerak berehalakotasun sentipena areagotzen dute; argiztapen leunak eta soinu diseinu minimalistak, berriz, filmaren tonu ilun eta errealista indartzen dute.
Kathryn Bigelowek film gutxi egiten ditu, baina bakoitzarekin uzten duen arrastoa iraunkorra da.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
