Basakeria salatu ala basakerian murgildu?

Monster” antologia bueltan da, eta ez nolanahiko istorio batekin. AEBko historiako serieko hiltzaile ospetsuenetako bat, Ed Gein, da denboraldi berriaren ardatza. Protagonista ilunaren azalean Charlie Hunnam sartu da. Itxura fisikoaren aldaketagatik nabarmentzen da, baina baita ahots fin eta isilak sortzen duen kontrasteagatik ere, Geinen barneko hauskortasuna eta iluntasuna uztartzen dituelako. Amaren pertsonaia giltzarria da eta Laurie Metcalf-ek hezurmamitzen du. Emakumeenganako gorrotoa eta bizitza komunitarioarekiko arbuioa justifikatzen dituen pertsona fanatiko eta itogarri gisa irudikatzen da, semearen mundu psikologikoaren ardatz bihurtuz.
Egitura narratiboak bi adar nagusi ditu: alde batetik, Geinen bizitza eta haren barneko eraldaketa erakusten du; bestetik, herri kulturak bere irudia nola mitifikatzen duen aztertzen du, hiltzaile baten itzaletik sortutako irudi kolektiboa.
Murphyk bere obra gehienetan erabiltzen duen ohiko estetika baliatu du eta forman eta azaldu nahi duen horretan jaiotzen da telesailaren eztabaidarik handiena, muinean ernatzen den kontraesana: indarkeriarekiko lilura morbosoa salatzeko nahia agertzen du, baina aldi berean eszena gordin eta sadikoak xehetasun handiz berreraikitzen ditu.
Telesaila entretenigarria, aztoragarria eta bisualki indartsua dela esan behar da, Ed Geinen hilketa lazgarriak erakusteaz harago pertsona haren oinarri psikologikoa eta kulturan izan zuen eragina arakatzen dituelako.
Baina, aldi berean, eskaintzen zaion erabateko protagonismoak, hilketak irudikatzeko erabiltzen den iruditeria zalantzagarriak eta biktimei ematen zaien tarte urriak, ezinbestean, zalantza moral eta etikoak pizten ditu.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
