Musikaren garbiguneak
Aurreko batean Donostiako Garbera inguruan dagoen Garbigunera joan nintzen konpostagailua eskatzera. Eskaera orria betetzera nindoala, bi bidoitzar zeuden mahaiaren ondoan. Haietako batera joan zitzaidan begirada, eta ezusteko galanta jaso nuen. Oso ezaguna nuen han barruan zegoen materiala. Bidoitzarra CD kopiez beterik zegoen. Ez nuen eskua sartu, zerbaiten bila. Betagarri, Negu Gorriak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldeen diskoak bistaratu nituen. Han geratu ziren, bilduman baditudalako. Arrazoiak bidoian egoteko: ez dira erabiltzen, etxean tokia baino ez dute okupatzen.
Musikak ba al du garbigunerik? Musikak ba al du garbiketarik? Musikak ba al du garbitzailerik? Musikan beharrezkoak al dira garbiguneak, garbiketak eta garbitzaileak? Garbiguneetan garbiketak egin daitezke. Aurreko batean, Aimar Cid kantariak ez zuen zuzenean garbiketa hitza erabili: «Artista esanguratsu batzuek kontzertuetan play-back egiten dute hemen ere; fartsa bat da». Garbiketaz ari naizenez, agian pentsa dezaket doinu horiek garbigune bat merezi dutela, edo garbiketa bat, besterik gabe. Aimarrek gaineratu zuen «dirua tartean dagoenean, bihotzetik ateratzen den hori ez da hain erreala, musikan zein kirolean». Eta beste esaldi ikoniko batekin biribildu zuen gogoeta: «Musika industriak ez dio onik egiten musikari».

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
