Alauda Ruiz de Azua
Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarrak 2022an egin zuen bere debuta zineman, “Cinco Lobitos” filmarekin, eta laudorio ugari jaso zituen. Pertsonaiak erdigunean kokatuz, amatasunaren, zaintzaren eta familiaren isilpeko hizkuntzen artean mugitzen den bidaia emozional zoragarria eraiki zuen.
Bi urte geroago, 2024an, “Querer” telesaila ekarri zuen. Honelako istorioetan, zeinetan emozioek gainezka egiten duten sarritan, gehiegikeriatan erortzeko arriskua egoten da, baina Alaudak justu kontrakoa egin zuen, eta maisuki, gainera: edukia soila eta neurritsua da, apaingarririk gabea eta sotiltasun etengabean mugitzen den gidoia du oinarri, eta pertsonaiak eremu grisetatik atera gabe aritzen dira une oro. Horien portaerak eta ekintza gehienak keinu oso txikien arabera mugitzen dira.
Haren filmik berriena “Los domingos” da eta, “Querer” telesailaren ildoari jarraituz, ikuslea eremu deserosoetan barneratuko du. Obra ederra, gardena, gordina eta konplexua da.
Urte gutxiren buruan, istorioak kontatzeko duen sotiltasunari eta ikusleari desafio egiten dioten pelikulei esker, Alauda Ruiz de Azua zinemaren munduko figura garrantzitsua bihurtu da.
Bere zinema intimista eta sentikorra eguneroko emozioak eta gatazkak arakatzen ditu, hausnarketa egitera gonbidatuz eta publikoa bere konfort eremutik ateraz.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
