Erlijioaren eta maitasunaren ertzak

Orain dela hiru urte “Cinco lobitos” filmarekin Zuzendari Berri Onenaren Goya Saria irabazi eta Oscar sarietarako aurre-hautatu zuten. Handik bi urtera iritsi zen “Querer” telesail bikaina. Orain Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarrak, Donostia Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi ondoren, “Los Domingos” filma estreinatuko du.
Blanca Soroak 17 urteko Ainara gorpuztu du. Ikastetxe erlijioso batean ikasten ari da, eta, horrez gain, egonaldi laburrak egiten ditu klausurako mojen komentu batean. Ainarak lotura gero eta handiagoa sentitzen du Jainkoarengana, eta halako batean etxean esango du klausurako moja bilakatu nahi duela. Albisteak ustekabean harrapatuko ditu bai Iñaki aita (Miguel Garces), bai, bereziki, Maite izeba (Patricia Lopez Arnaiz). Biak saiatuko dira erabaki horri aurre egiten: bata nolabaiteko onarpenetik, bestea, berriz, arrazoiaren bidez.
FILMAREN HAZIA
Ruiz de Azuari istorio hau kontatzera bultzatu zuena, «duela urte asko, gazteagoa nintzenean hasi zen istorio bat da. Erlijiozko bokazioa izan zuen neska baten istorioa ikusi nuen. Deigarria egin zitzaidan. Nigandik kanpoko zerbait zen, eta oso harrigarria iruditu zitzaidan hain gaztea zen norbaitek horrelako erabaki bat hartzea. Egia da jakin-min hori urtetan mantendu nuela eta, denbora asko pasatu ondoren, “Cinco lobitos” filmatu eta gero, ekoizleekin hizketan, jakin-min hori nuela aipatu nien eta, jada ikuspegi helduago batetik, agian interesgarria izan litekeela familiatik heltzea, uste baitut -gero egin nuen dokumentazio ikerketak berretsi zidan- familia batean tirabira asko sor ditzaken erabaki bat dela, beste gauza askori buruz hitz egiteko balio lezakeena. Konturatu ginen han atzean gai oso interesgarria zegoela, eta idazteari ekin nion. Proiektu hau “Querer”-ekin batera prestatzen aritu ginen», aipatu zuen, Ariane Kamio GARAko kazetariarekin egindako elkarrizketa batean.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
