Orioko «balio matxistak berrikustea» eskatu dute emakumeek

Gutun publikoa kaleratu dute Orioko Arraunketa Elkarteko emakume arraunlariek, «baldintza ekonomiko desberdintasuna eta bazterketa sistematikoa» salatuz, besteak beste. Azken boladan «atzerapausoa» gertatu dela eta berdintasuna plana lantzeko garaia dela adierazi dute.
Orioko Arraunketa Elkartearen jarrera salatzeko gutun publikoa zabaldu dute bertako emakume gehienek; hamaseik sinatu dute eta hogei dira taldean, guztira.
«Nazkatuta gaude isilik egoteaz», aipatu dute sarreran, eta berdintasun plana eskatu dute bukaeran. Klubak ez du oraindik baloratu.
Tratu aldetiko desberdintasuna ez dela oraingo kontua ohartarazi dute, baina azken boladan «atzerapauso erraldoia eman dela» baieztatu dute.
ADIERAZPENA
Hau da adierazpena, osorik:
«Nazkatuta gaude isilik egoteaz eta zapaltzaileak izan diren horien hitzak entzuteaz. Denboraldia izatez gogorra bada, aurten bizi izan duguna lazgarria izan da.
«OAEko zuzendaritzaren partetik gure lana, profesionaltasuna eta errendimendua zalantzan jarri eta ukatu dira, eta informazio faltsua zabaldu dute.
«Emakume izate hutsagatik jasan ditugun tratu txarren artean, mespretxua, umiliazioa eta gutxiespena salatu nahi ditugu, baita baldintza ekonomiko desberdintasuna eta bazterketa sistematikoa ere. Baldintza duinak lortzeko jardun, baina egoerak okerrera besterik ez du egin.
«Orioko Arraunketa Elkartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean atzerapauso erraldoia eman da, urteetako lana ezerezean utziz.
«Min psikologiko eta emozional handia eragin digu horrek, gure errendimenduan, ongizatean eta osasunean eraginez.
«Egia plazaratu eta etorkizuneko emakume arraunlarien egoera hobetzeko, klubeko balio matxistak berrikusketa exijitzen dugu. Emakume arrunlarion eskubideak eta ongizatea bermatuko dituen berdintasun plana lantzeko garaia da. Ez gara isilduko».

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra
