Hamabost urtetik gorako biztanleen %89,7k Internet erabili du aurten EAEn
Eustatek plazaratu berri duen ikerketaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanle ia guztiek erabiltzen dute Internet egunerokotasunean. 2025eko lehen hiruhilekoari dagozkion datuetan oinarrituta, ondorioztatu dute familien egoera sozioekonomikoak eragin handia duela erabileran.

Eustatek ezagutarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Internet zenbat erabiltzen den 15 urte eta gehiago dituzten pertsonen artean, hau da, azken hiru hilabeteetan Internetera konektatu direnak, dela etxean, lantokian edo beste lekuren batean. 1.735.500 izan dira 2025eko bigarren hiruhilekoan, hots, adin horretako biztanleria osoaren %89,7. 2024ko aldi berarekin konparatuta, ehuneko hori 0,2 puntu murriztu da.
Aurreko urteetan bezala, 65 urte eta gehiagoko biztanleen artean hazi da gehien Interneteko erabiltzaileen kopurua 2025ean, puntu eta erdi gehiago, %66,5era iritsi arte. Hala ere, kopuru horiek urrun daude 55-64 urtekoen taldetik (%97,3) eta 54 urtetik beherakoen taldetik, azken talde horretan ia biztanle guztiek erabiltzen baitute Internet. Nabarmentzekoa da 14.000 internauta berri daudela 65 urte eta gehiagokoen adin tartean.
Erabiltzaileen jarduerari dagokionez, ikusten da Interneten erabilera orokortua dagoela ikasleen eta landunen artean; %99,5era iristen da. Internet erabiltzen duten ia biztanle guztiek darabilte komunikatzeko eta informazioa eskuratzeko (%99,8). WhatsApp bezalako berehalako mezularitzako aplikazioak dira erabiltzaileek gehien baliatzen dituztenak (%97,5).
Entretenimendurako eta sormenerako zerbitzuak erabiltzaileen %87,4k darabiltza, batez ere gazteenek: 25 eta 34 urte bitarteko ia biztanle guztiek (%98,7k) erabiltzen dituzte horrelako zerbitzuak.
Sare sozialen erabilera erabat zabalduta dago 15 urteko edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileen artean (%95,3), eta ezarpen oso handia du 15-64 urteko biztanlerian (%97,8), baina 65 urteko eta gehiagoko taldean %85,8ra jaisten da.
976.400 pertsona baino gehiagok erosi dituzte ondasunak eta zerbitzuak Internet bidez azken hiru hilabeteetan, hau da, 15 urte eta gehiagoko euskal biztanleen %50,5ek (2024an baino ehuneko 0,5 puntu gutxiago) eta Internet erabiltzen dutenen %56,3k.
GENERO ARRAKALA ZERBITZU MOTAN
Internetek eskaintzen dituen zerbitzuen artean, emakumeen %70,6k osasunarekin lotutako zerbitzuak erabiltzen ditu.
Emakumezkoen %59,9k sare sozialetan parte hartzen du (gizonezkoek baino lau puntu gehiago) eta andreen %56,5ek bidaiekin lotutako zerbitzuak erabiltzen ditu (+3,3 puntu gehiago).
Gizonen artean, berriz, %82,6k albisteak, egunkariak edo gaurkotasuneko aldizkariak irakurtzen ditu (emakumeek baino 5,1 puntu gehiago, zehazki). Partekatzeko bideo edukiak ikusten ditu %70,6k (emakume erabiltzaileek baino +7,1 puntu gehiago). Eta gizonen %35ek jolasteko erabiltzen du (emakumeek baino +6,7 puntu gehiago).

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
