Monika DEL VALLE FOKU
BEGIRADA

Bost tona elkartasun

LAB sindikatuak eta Euskadi-Kuba elkarteak, Euskal Herrian bizi diren kubatarrez osatutako Euskal Herria Sierra Maestra-Euskadi eta Desembarco del Granma elkarteekin batera, bost tona material jaso dituzte Karibeko uhartera bidaltzeko. Ekimenak osasun materiala bildu du, hala nola botikak, musukoak, eskularruak, esparatrapua, bendak eta beste. Azaldu zutenez, Kubako farmazia eta ospitaleetan oinarrizko botiken %30 dute, eta umeen hilkortasun tasa 5etik 7,5era pasatu da. Egoeraren errudun AEBren blokeoa egin zuten.