KULTURISTA, ZAINTZA LANETAKO GIHARRA
Japonian kulturistek giharrak zaintza berezietarako ere erabiltzen dituzte, estereotipoak hautsiz, osasun sistema indartuz.

Japonian gero eta ohikoagoa da irudia: gihar ikusgarriekin eta irribarre gozo batekin, kulturista batek adinekoen egoitza bateko egoiliarra gurpil-aulkian esertzen ikustea. Irudia ezik, sinboloa ere bada: gizonezkoak diren zaintzaileen belaunaldi berri batena. Genero estereotipoengatik eta soldata baxuengatik zaintzaren sektoretik kanpo egon dira urtetan, oraindik ere hala daude, non eta pertsona helduen munduko bigarren populazio handiena duen herrialdean. Baina Visionary enpresak modu orijinala aurkitu du gizonezkoak zaintza lanetara erakartzeko: kulturistak kontratatzen ditu, ordaindutako muskulazio orduak eskaintzea pizgarri eginda, edari proteinadunak erosteko dirulaguntzak emanez. Eta zergatik ez du funtzionatuko? Jende hain gihartsuen besoetatik erortzeko beldur gutxiago dute adinduek eta desgaitasuna duten pertsonek. Zaintzaileen beharra gorria den honetan, sektorea krisi latz batean egonda, lan aukera ona da. Kulturistak fotogenikoak dira, lan gogorraren ikur dira, zaintza lanetara batzen ari dira gero eta gehiago. Muskulazioak ekarri zituen, baina aitortzen duten bezala, «zaintza hori baino gehiago da».

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
