Etxekoa irabazle, Abadiñoko finalaurrekoetan

Aitor Etxebarriazarraga abadiñarrak (zutik, eskuineko lehena) irabazi zuen Abadiñoko probalekuan giro beroan eta 500 entzuleren aurrean atzo jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa. Puntu gehien batu zituena (651,5) izan zen, bigarrenari alde handia aterata. Sailkapena, hurrenez hurren, horrela gelditu zen: Txaber Altube (607,5 puntu), Gorka Pagonabarraga (604,5), Unai Mendiburu (600), Maite Sarasola (562) eta Enare Muniategi (552). Etxebarriazarraga azaroaren 15ean jokatuko den bigarren bueltarako zuzenean sailkatu zen. Aurretik, hilaren 9an, azken finalaurrekoa egingo da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian (17.00etan). Bertan Ibai Amillategi, Irune Basagoiti, Lurdes Ondaro, Mikel Goiriena, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia arituko dira.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
