Amara Plaza hotelean kaleratzeak salatu dituzte langileek
Donostiako Amara Plaza hoteleko langileek, enpresa batzordea (ELA eta LAB) lagun zutela, elkarretaratzea egin zuten atzo establezimenduaren aurrean, Grupo Hotusa (Losei Hoteles SL) kudeatzaile berriaren erabakiekin desados daudela adierazteko. Talde horrek pasa den urriaren 11n hartu zuen hotelaren kudeaketa, Silken kateari establezimendua erosi ondoren.
«Kudeaketa berria hasi eta egun gutxira, zuzendaritzak iragarri zuen etxeko zerbitzua kanporatzeko eta administrazioko bi kontratu eteteko asmoa zuela; enpresa batzordearen iritziz, erabaki horiek justifikaziorik gabeak eta kaltegarriak dira hotelaren langileentzat», jakinarazi zuen ELAk.
Enpresa batzordeak erabateko desadostasuna adierazi zuen neurri horiekin, azalduz kaleratzeak saihesten saia zitezkeela, kaltetutako langileak birkokatu eta prestakuntza egokia eskainiz. Halaber, etxeko zerbitzua azpikontratatzearen ondorioz, arriskuan dira garbitzaileen lanpostuak eta lan baldintzak, eta, gainera, erabakiak langileen batasuna hausten du.
Langileek gogor kritikatu zuten enpresa atzokoan, «irabazi ekonomikoa lehenesten duelako enpleguaren eta lan baldintzen gainetik». Nabarmendu zutenez, «ez dugu onartuko gure lanpostuak eta baldintzak arriskuan jartzea. Gogor jardungo dugu haien defentsan».

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
